GAIKAKO ELKARGUNEAK

Jarduera osagarri moduan, lehenengo haurtzaroarekin zerikusia duten gaien inguruan formatu eta hausnartzeko bilerak egiten ditugu. Jolas eta behaketa taldeetan parte hartzen duten familientzat zein interesa duten beste familientzat irekiak dira.

Hau lantzen dugu gai bakoitzean:

 

  • Zeintzuk dira zaintza momentuak?
  • Pixoihala aldatzea atsegina izan daiteke?
  • Bazkal orduak tentsioz bizi ditut?
  • Eta atseden momentuak?

0-3 haurren zaintza uneek (elikadura, atsedena eta higienea) buruhauste ugari sorrarazten dituzte eta momentu hauek konfiantzaz, errespetuz eta lasaitasunez atseginak izan daitezkeela ikusiko dugu.

  • Noiz hasten da haurren autonomia?
  • Nola eragiten du helduak honen garapenean?
  • Nola egokitu dezakegu ingurunea haurren autonomia ahalbidetzeko?

Elkargune honetan haur txikien autonomiaren eta testuinguruak honengan duen eraginaz arituko gara. Akonpainamendu hau modu errespetagarri eta atseginean egiteko gakoak bilatuko ditugu.

  • Noiz hasten dira haurren arteko gatazka eta elkartzeak?
  • Ze momentuetan ematen dira gatazkak eta zein izan daiteke, hauen aurrean, helduon jarrera?
  • Zelan jarri daitezke arauak eta limiteak zigorrik eta mehatxurik gabe?

Elkargune honetan momentu horiek ikasketa prozesu eta garapen autonomo bihurtzeko gakoak emango ditugu, 0-3 urte bitarteko haurrekin segurtasuna, egonkortasuna eta errespetuan oinarritutako elkarbizitza bat sortuz.

  • Nolakoa da 0-3 urte bitarteko haurren jolasaren garapena?
  • Nolako espazio eta materialak eskaini ahal dizkiegu?
  • Nola egin dezakegu helduok jolasaren akonpainamendua?

Elkargune honetan 0-3 urte bitarteko haurren jolasa errespetuzko eta garapen etapa bakoitzera egokitutako akonpainamendu bat nola egin dezakegun ikusiko dugu.

  • Nolakoa da 0-3 urte bitarteko haurren postura eta mugimenduen garapena?
  • Zer da mugimendu askea?
  • Zer egin dezaket garapen postural egoki bat ahalbidetzeko?

Elkargune honetan mugimendu askearen, erritmo propioekiko errespetuaren eta honen aurrean helduon jarreraren garrantziaz hausnartuko dugu.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookieak eta gure cookie politika onartzen ari zara. Egin klik estekan informazio gehiago lortzeko.plugin cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies