JOLAS ETA BEHAKETA TALDEAK
Haurren jarduera autonomoa ahalbidetzen duen gune seguru eta zaindua eskaintzen dugu; honen bitartez, familiei umeen gaitasunak behatu eta hausnarketarako gonbidapena egiten diegularik.
Talde hauen ideia Budapesteko Pikler-Loczy erakundean ezagutu genuen. Erakunde honek Emmi Pikler pediatra eta berak gidatutako Loczy umezurtzen etxean egindako lanaren jarraipena eta hedapena egiten du. Ekarpen hauek batez ere lehenengo haurtzaroan zentratzen dira eta munduko herrialde ezberdinetara hedatu dira, geroz eta esperientzia gehiago garatzen ari direlarik. Esperientzia ezberdinak ezagutu ostean, gure proposamen propioa landu dugu.
Jolas eta Behaketa Taldeak bi saio motaz osatuak daude:
- Familia saioak: astean ordu batekoak dira eta espazioa haurrak modu autonomoan jolasteko prestatua dago. Espazio hau haurrek berez duten garatzeko gaitasuna ahalbidetuko duten baldintzak ditu. Saio hauetara familiako kide bat etortzen da, bere haurraren jarduera eta gaitasunak behatzeko ariketa egiten duelarik.
- Helduon formazio eta hausnarketarako bilerak: zikloan zehar bi ordutako bi bilera egiten dira. Hauetaz gain familia berrientzat hasierako bilera bat ere egiten da.
- Haur txikiek, helduen zuzenezko esku-hartzerik gabe, beraien jarduera autonomoa garatzeko.
- Haurrek beraien gaitasun propioak garatzeko beharrezkoak diren baldintzak dituen espazio ziur bat ahalbidetzeko.
- Helduengan haurren gaitasun eta erritmo propioekiko konfiantza eta errespetuzko begirada garatzeko.
- Familiek haurren hazkuntzan akonpainamendua eman dezaten, baliabideak eraikitzen laguntzeko.
Helduon bilerak:
- Saioetan gertatzen denaren inguruan helduon artean hausnartzeko.
- Parte hartzaileen esperientzia eta bizipenak konpartitzeko.
- Familiei beraien haurren akonpainamendu prozesuan sostengua emateko.
- Espazioa aldez aurretik prestatzen dugu, talde bakoitzeko kideen ezaugarrien arabera antolatuz eta material egokia eskainiz.
- Haurrak beraien erritmo propioen arabera espazioan mugitzen dira.
- Haurren erreferentziako helduak umearen jarduera librea behatzeko ariketa egiten du, aldi berean segurtasun emozional eta afektiboa ematen duelarik.
- Zorutikeko kideen funtzioak honakoak dira: behaketa aktiboa eta sistematikoa jaso, giroa zaindu, parte hartzaileak orientatu eta ziurtasuna eman.
Helduon bilerak: familien interes propioetatik abiatutako hausnarketa gune bat da. Jolas saioetako bideoak behatzen ditugu, familiek proposatutako gaiak landu…
Zikloaren iraupena 3 hilabetekoa da eta bi saio motak barnebiltzen ditu. Parte hartzaileek erabaki dezakete hurrengo zikloan jarraitu nahi duten edo ez.
Taldeak garapen etaparen arabera antolatzen saiatzen gara:
- buruz gora egoten direnak, zeharka biratzen direnak edota ahozpez biratzen direnak
- narras edota katuka dabiltzanak
- sostengu edo sostengu gabe oinez ibiltzen direnak
(taldea mistoa izan daiteke interesa duten familien arabera).