ZORUTIK

ZORUTIK proiektua haurren hazkuntzaren ikuspegi partekatu batetik abiatzen da. Duela 10 urte baino gehiago 0-2 urteko haurrekin lanean aritzen gara. Zentzu honetan hezkuntza arloko ekarpen ezberdinetatik lan egiten dugu.

ZERGATIK ZORUTIK

Gure ikuspegiaren arabera, zorua jaioberrien hazkuntzarako oso elementu garrantzitsua da. Behar fisiologiko eta emozionalak asebeteak dituen haur txikiak zoru atsegin batean bizkarrez etzanda dagoenean, bere gorputzaren eta honen mugimenduen kontzientzia pixkanaka garatzeko gai da. Garapen psikologiko, kognitibo eta emozional orekatuak garapen motore orekatuaren esku doa.

Gorputz jarrera honetatik abiatuz, haurrek geroz eta mugimendu konplexuagoak garatzen doaz, buelta eman, jesarri, katuka edo oinez ibili… Eboluzio hau graduala eta berezkoa da pertsona guztiongan. ZORUTIKetik errespetuzko akonpainamendua proposatzen dugu, horregatik ez ditugu behartzen haurrak berez lortu ez dituen gorputz jarrerak hartzera.

ZORUTIK proiektuaren izana eta izena hemendik abiatzen da. Norberaren kontzientzia, geure buruaren eraikuntza, pertsona eta mundu hurbilarekiko harremana bizkarretik hasten delako, zoruan eta zorutik.

Ez dut inoiz

herrialderik konkistatu.

Ez dut penizilina asmatu,

ezta formula matematikorik ere.

Ez dut izurriterik gelditu,

ez dut gerra egin inoren kontra.

Ez dut itunik sinatu,

ez dut Nobel saria merezi.

Baina umeari fardela aldatzen diodan bitartean

badakit

Historia idazten ari naizela.

Karmele Jaio, Orain hilak ditugu

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookieak eta gure cookie politika onartzen ari zara. Egin klik estekan informazio gehiago lortzeko.plugin cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies