JOLAS ETA BEHAKETA TALDEAK

Haurren jarduera autonomoa ahalbidetzen duen gune seguru eta zaindua eskaintzen dugu; honen bitartez, familiei umeen gaitasunak behatu eta hausnarketarako gonbidapena egiten diegularik.

Talde hauen ideia Budapesteko Pikler-Loczy erakundean ezagutu genuen. Erakunde honek Emmi Pikler pediatra eta berak gidatutako Loczy umezurtzen etxean egindako lanaren jarraipena eta hedapena egiten du. Ekarpen hauek batez ere lehenengo haurtzaroan zentratzen dira eta munduko herrialde ezberdinetara hedatu dira, geroz eta esperientzia gehiago garatzen ari direlarik. Esperientzia ezberdinak ezagutu ostean, gure proposamen propioa landu dugu.

Jolas eta Behaketa Taldeak bi saio motaz osatuak daude:

  • Familia saioak: astean ordu batekoak dira eta espazioa haurrak modu autonomoan jolasteko prestatua dago. Espazio hau haurrek berez duten garatzeko gaitasuna ahalbidetuko duten baldintzak ditu. Saio hauetara familiako kide bat etortzen da, bere haurraren jarduera eta gaitasunak behatzeko ariketa egiten duelarik.
  • Helduon formazio eta hausnarketarako bilerak: zikloan zehar bi ordutako bi bilera egiten dira. Hauetaz gain familia berrientzat hasierako bilera bat ere egiten da.
Familia saioak:

  • Haur txikiek, helduen zuzenezko esku-hartzerik gabe, beraien jarduera autonomoa garatzeko.
  • Haurrek beraien gaitasun propioak garatzeko beharrezkoak diren baldintzak dituen espazio ziur bat ahalbidetzeko.
  • Helduengan haurren gaitasun eta erritmo propioekiko konfiantza eta errespetuzko begirada garatzeko.
  • Familiek haurren hazkuntzan akonpainamendua eman dezaten, baliabideak eraikitzen laguntzeko.

Helduon bilerak:

  • Saioetan gertatzen denaren inguruan helduon artean hausnartzeko.
  • Parte hartzaileen esperientzia eta bizipenak konpartitzeko.
  • Familiei beraien haurren akonpainamendu prozesuan sostengua emateko.
Familia saioak:

  • Espazioa aldez aurretik prestatzen dugu, talde bakoitzeko kideen ezaugarrien arabera antolatuz eta material egokia eskainiz.
  • Haurrak beraien erritmo propioen arabera espazioan mugitzen dira.
  • Haurren erreferentziako helduak umearen jarduera librea behatzeko ariketa egiten du, aldi berean segurtasun emozional eta afektiboa ematen duelarik.
  • Zorutikeko kideen funtzioak honakoak dira: behaketa aktiboa eta sistematikoa jaso, giroa zaindu, parte hartzaileak orientatu eta ziurtasuna eman.

Helduon bilerak: familien interes propioetatik abiatutako hausnarketa gune bat da. Jolas saioetako bideoak behatzen ditugu, familiek proposatutako gaiak landu…

 

Zikloaren iraupena 3 hilabetekoa da eta bi saio motak barnebiltzen ditu. Parte hartzaileek erabaki dezakete hurrengo zikloan jarraitu nahi duten edo ez.

Talde bat martxan jartzeko gutxienez lau eta gehienez zortzi familia beharrezkoak dira.

Taldeak garapen etaparen arabera antolatzen saiatzen gara:

  • buruz gora egoten direnak, zeharka biratzen direnak edota ahozpez biratzen direnak
  • narras edota katuka dabiltzanak
  • sostengu edo sostengu gabe oinez ibiltzen direnak

(taldea mistoa izan daiteke interesa duten familien arabera).

NON GAUDE?

 

Hauek dira ZUTIK Zentroan eskaintzen ditugun taldeak:

  • Asteazkena 16:45-17:45 katuka edota lehenengo pausoak ematen dituztenak
  • Asteazkena 18:00-19:00  oinez dabiltzanak
  • Osteguna 11:45 etzanda daudenak, bira eman edota lehenengo desplazamenduak egiten dituztenak
  • Osteguna 16:45-17:45 etzanda daudenak, bira eman edota lehenengo desplazamenduak egiten dituztenak
  • Osteguna 18:00-19:00  katuka edota oinez dabiltzanak

Helbidea: Hurtado Amezaga 27, 2., Bilbo

Hauek dira Izanen eskaintzen ditugun taldeak:

  • Asteartea 10:45-11:45  4-9 hilabete bitarteko umeak.
  • Asteartea 12:00-13:00  10-20 hilabete bitarteko umeak.
  • Asteartea 17:00-18:00 10-20 hilabete bitarteko umeak.

Helbidea: Astxiki 5, Durango.

NOIZ DIRA IZEN EMATEAK?

Urria-Azaroa-Abendua ziklorako.
Urtarrila-Otsaila-Martxoa ziklorako.
Apirila-Maiatza-Ekaina ziklorako.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookieak eta gure cookie politika onartzen ari zara. Egin klik estekan informazio gehiago lortzeko.plugin cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies